Profesionalei gero eta gehiago eskatzen zaie hizkuntza-ezagutza hobea eta hitz-jarioa. Horretarako, gazte eta helduentzako hainbat programa ditugu Europan, Ipar Amerikan, Hegoafrikan, Australian eta Zeelanda Berrian.
Iraupen desberdinetako egonaldiak dira, familiekin, eskolak jasota ala ez, eta hainbat jarduera eta txangorekin osatzen dira.
Hegaldian eta egonaldian laguntzen dieten begiraleek 24 orduz ikuskatzen dituzte taldeak.
Ikasturte osoko edo hiruhileko programa akademikoak ere badaude, baita boluntariotza eta demi au-pair programak ere.
Uztaila eta abuztua dira gehien eskatzen diren datak, baina beste batzuetan egiteko aukera ere eskaintzen da; izan ere, programetako batzuk irekiak dira, hau da, badago aukeratzea zein astetan egin nahi den bidaia.